
Euskal preso politikoak espetxeetan aurrera eramaten ari diren borrokalagundu asmoz, Urretxuko eta Zumarragako Amnistiaren Aldeko Mugimenduakelkarretaratze isilak egingo ditu ostiralero Areizaga-Kalebarren enparantzan.
AAMk salatu duenez, Premiazkoa da euskal preso politikoak Euskal Herrian eta beraieneskubideen jabe izanda egotea. Inoiz baino errepresio eta bizibaldintza beldurgarriagoak bizi dituzte; bizitza osorako espetxezigorra, gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan mantentzea,ikasteko eskubidea ukatzea, osasun eskbidea kentzea, bakardadea etamehatxupean aurkitzea. Orain gainera, euren senide eta lagunen aurrezaurreko bisitak izateko senideak ukitu, mehatxatu eta biluzikjartzerainoko ukimendu bidezko gorputz haraketak ezarri nahi dizkiete.
Era berean, bilkurak isilak izango direla azaldu dute eta eragilesozialei, sindikalei eta politikoei mobilizazioetan parte hartudezaten dei egin diete.