Bart 21:00ak aldera ertzainak gaztetxera sartu direla salatu du Urretxuko eta Zumarragako Gazte Asanbladak. “Kanpoaldean ertzainen presentzia nabaritu” zutela azaldu dute, “eta segundu gutxira barrura sartu” zirela, “kanpoko aparkalekuan zeuden beste hiru gazte ere sartuaraziz”. Sartzean ertzainek droga kontrol bat zela ziotela azaldu dute gazteek, baina ondoren, «segurtasun kontrol bat» zela esanez «kontrajarri» zirela.«Ertzainek urduri ziruditela» eta barran zegoen gazteari «zeuden kartelengatik eta pegatinengatik akusazio desberdinekin atestatu bat egingo ziotela» jakinarazi zutela ere azaldu dute. Gaur asanblada egingo dute 18:00etan gaztetxean, gertakariez hitz egin eta mobilizaziorik egingo duten adosteko.
Argazkia: Urretxu-Zumarragako Gaztelekua artxiboko argazkian.