Internet gure aisialdirako ohiturak aldatzen ari dela ukaezina da.
Prentsa irakurtzeko konektatzen gara; bideoak eta telebistako saioak ikusten ditugu, sarean jolas dezakegu, ebookak irakurri, irratia entzun (kkinzona noski), lagunekin txateatu… hori guztia ordenagailu bidez. Spotifyrekin, musika ere sarean dohain entzuteko aukera dago, eta legearen barruan (norbait kezkatuta bazegoen). Suediar gazte batzuek sortutako webgunea indarra hartuz doa Europan eta AEBetan ere laster sartuko da, agian Googlerekin aliantza eginez. Erabiltzeko gonbidapena jaso behar da, baina www.spotify.com/en/get-started helbidetik erregistratu gaitezke. Atzetik, gure ordenagailuan instalatu beharreko aplikazio bat deskargatu, ireki, eta nahi dugun artista bilatu ahal izango dugu (Benito, Mikel eta Txomin Artola ere badaude). Doako guztietan gertatzen den moduan publizitate ku?a labur batzuk entzun behar dira, baina streaming bidez entzuteak deskargatzea eta ordenagailua zaborrez betetzea ekiditen du. Beti bezala mila esker gomendioagatik osaba!
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide