Aurrena Mikel Rodriguez eta Asier Intxausti arituko dira. Aretxabaletari aurre egin beharko diote, lehen mailako Udaberri Torneoko laugarren jardunaldian. Orain arte bi partida irabazi eta bakarra galdu du Belokiko bikote beteranoak. Bi jardunaldi falta dira ligaxka bukatzeko, eta final-laurdenetarako sailkatzeko moduan da. Viana anaiek (Josu eta Iñigo) jokatuko dute jarraian. Aurrera Saizen kontra jokatuko dute, bigarren mailako Udaberri Torneoko bigarren jardunaldian. Aurrenekoan, itxura ona eman arren, 22-18 galdu zuten.
