
Urretxuko Eire-Bankoa xaketxapelketaren harira, joko horrekin lotutako ekimen ugari egingodituzte hurrengo asteetan. Haurren txapelketa, erakusketa, zinemaemanaldi monografikoa eta hitzaldia daude, besteak beste, Urretxunhamaikagarren urtez ospatzen ari den txapelketaren ingurukoegitarauan.
Eire txapelketan hirugarren jardunaldia bukatuberri da. Oraindik ligaxkak jokatzen ari dira, eta antolatzaileekazaldu dutenez partidetan parekotasun handia ikusi da, baina «emaitzaharrigarriekin». Oraingoz jokalari bakarra sailkatu da hurrengofaserako: Egoitz Irure zestoarra, iazko txapelketako txapeldunordea.
Gaztetxoen txapelketa
Maila nagusiko lehiaketarentestuinguruan, Urretxuko Goierri xake elkarteak gaztetxoentzako ereantolatu du lehen xake txapelketa. Otsailaren 21ean jokatuko duteUrretxuko Gazte Txokoan (Labeaga, 12).
Egitaraua:
- Otsailak 11. ‘Xakeak Alzheimerrarengan dituen onurak’ hitzaldia, 22:00etan, Eire tabernan.
- Otsailak 19. ‘La diagonal del alfil’ filmaren emanaldia, 22:15ean, Urretxuko Labeaga aretoan.
- Otsailak 21. Gaztetxoen xake txapelketa, 16:00etan, Urretxuko Gazte Txokoan.
Informazio osatua Goierriko Hitzanirakurriko duzu hemen klik eginda.