
Lagunak taldeari aurre egin beharko diote lehen mailako Udaberri Torneoko bosgarren eta azken jardunaldian. Irabaziz gero final-laurdenak jokatzeko sailkatuko dira ziurrenik. Halere, multzoko beste bi partidetan gertatutakoaren zain geratu beharko dute nagusituta ere. Galduz gero, ordea, kalera. Rodriguez eta Intxausti torneo ederra osatzen ari dira; orain arte jokatutako lau partidetatik hiru irabazi dituzte.
Viana anaiek (Josu eta Iñigo), berriz, Beloki pilotalekuan jokatuko dute, gaur, bigarren mailako Udaberri Torneoko hirugarren jardunaldian (21:30). Eskoriatza izango dute kontrario.