Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Duncan Jones.
- Gidoilaria: Nathan Parker, Duncan Jonesen argumentuan oinarrituta.
- Antzezleak: Sam Rockwell, Kevin Spacey (Gertyren ahotsa), Dominique McElligott, Kaya Scodelario, Benedict Wong.
- Herrialdea: Erresuma Batua
- Urtea: 2009
- Iraupena: 97 minutu
Filmari buruz
Etorkizun ez oso urrun batetan, SamBell astronauta ilargiaren alde ezkutuan bizi da, LunarIndustries-ekin lurrean energi iturri den Helio-3ko meategi batustiatzeko hiru urteetako kontratu bat betzeko. Lanbide bakartia etazaila da. Are zailagoa matxuratutako satelite batek komunikaziozuzena ezinezkoa egiten duenean. Sam-ek etxekoekin izan dezakeenharreman bakarra grabatutako mezuetan oinarritu behar baita.Zorionez, kontratuaren epea amaitzera doa eta aste pare baten buruanSam bere emaztea eta alabarekin elkartu ahal izango da. Behin etabetirako, hain denbora luzez bere etxea izan den “Sarang” ilargibase bakartia utzi ahal izango du. Basearen ordenagailu nagusia den“Gerty”-rekin baino ezin izango du hitz egin. Asmo ona badu ere,azken batetan makina hutsa eta tentel bat besterik ez da.
Paradoxaz beteriko historia da hau.Espazio sideral hotzean kokatzen den pertsonai baten erretratu sakonada, baina bere bitartez berez hiru gizonen drama kontatzen da.Ikuspegi futurista batez ornituta dago eta zientzia-fikzio klasikoaomentzen du baina aldi berean gaur eguneko industria utilitarioarekinantzekotasun kezkagarri bat baino gehiago azaltzen du.
2009an BIFA (British Independent FilmAwards)-ren sari nagusia eta Sitges-eko gidoi, aktore eta filmaonarena jaso ditu merezimendu osoz.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15