
Ostegun gizenez zuhaitzak landatzekoohitura aspaldikoa da Urretxun. 1914koa da dokumentatuetako lehenerreferentzia, eta urte hartan pinu landareak erabili zituztela erejasota dago. Aurten ohitura aldatuta, bihar egingo da zuhaitzlandaketa.
Goiz partean bi herrietako ikasleakUrretxuko auzoetan zuhaitzak landatzen ariko dira. Ikastolatik 4 eta10 urte arteko 70 haur joango dira ekimenera. Lilibaso auzoan ibilikodira 09:30etik 10:30era. Hogei zuhaitz landatuko dituzte guztira.Gainzuritik adin tarte bereko 47 haurrek landatuko dituzte zuhaitzak.Horiek 10:30ean hasiko dira, eta Altamira eta Nekolalde arteanibiliko dira. 24 zuhaitz landatuko dituzte. Lanak amaitutakoan udalordezkariek ogitartekoak eta laranjak banatuko dizkiete ikasleei,ohitura den bezala.
Prunus serrulata kazan
Aurten landatuko duten zuhaitza loredungereziondoa (Prunus serrulata kazan) izango da. Fruitua ematen duengereziondotik eratorritako zuhaitza da, baina fruiturik gabekoa.