
Atzo goizean, hilak 21, jokatu zenUrretxuko Ederrena pilotalekuan 2010eko Frontoi Motzeko EmakumeenGomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiko ligaxkako 3. eta azkenjardunaldia.
Urkizu-Montes-ek (22) galdu egin zutenEtchelecu eta Arozenaren (30) aurka Ederrenan jokatu zenlehendabiziko partidan. Bigarrenean Elguezabal eta Ruiz deLarramendik (30) osatutako taldeak lortu zuen garaipena Espinar etaBordagarayren (22) aurretik geratuta.
Honenbestez, Bergarako udalpilotalekuan jokatuko dira finalerdiak igandean, otsailak 28, betikoorduan izango dira. Goizeko 11:00etan Elguezabal-Ruiz de Larramendieta Etchelecu-Arozena arituko dira lehen finalerdian eta bigarreneanMuneta-Serre eta Espinar-Bordagaray.