Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jose Antonio Murua: herritarren hanken zaintzailea (154. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/02/22
Otamotz

Horregatik ez ezik, Athletic futboltaldearen zale amorratua, txirrindularitza zaletua eta sukaldaribikaina delako ere bada ezaguna. Bestalde, urretxuar peto-petoa daeta herrian antola-tzen diren festetan ez du sekula kale egiten.

Zer diozu zure gurasoez?

Ama bizkaitarra zen, Zaldibarkoa. Aita,berriz, Urretxukoa: Larreagakoa. Ama Athletic zale petoa zen eta,bere eraginez, etxeko guztiak ere bai. Izan ere, aita ez zen futbolzalea. Reala Liga irabazi zuenean sartu zen etxera: Kutxak bandejakoparitu zituenean.

Nolatan zen horren Athletic zalea zuenama?

Bilbon lan egin zuen, Ingalaterrakokontsulatuan, eta haiek San Mamesera eramaten zuten. Hala zaletu zen.Athleticek final bat jokatu behar zuen bakoitzean San Antoniorikandelak jartzen zizkion.

Ama bizkaitarra eta aita gipuzkoarra,nola ezagutu zuten elkar?

Gerra ondoren Ugaldetarren etxeraetorri zelako lan egitera. Bera, bere bi ahizpa eta anaia etorriziren. Gerra garaian Urretxuko jendea Zaldibarren egon zenezkutatuta, amaren sendiaren baserrian, eta horregatik etorri zirengero eurak hona. Aitak esnea eramaten zuen Ugaldetarren etxera etahala ezagutu zuten elkar. Ama baino 15 urte zaharragoa zen. Ezkonduzirenean batak 38 urte zituen eta besteak 23.

Non egin zenituen ikasketak?

Nazionaletan hasi nintzen, seiurterekin. Nire lehen maistra Joaquina izan zen. Ondoren, DonSegundorekin eta Don Jose Antoniorekin aritu nintzen. Gutxi ikasinuen, gehienok beldurrarekin joaten baikinen eskolara. Ikasketakuzteko gogoa izaten genuen. 14 urte bete nituenean aitak karrera bategitea eskaini zidan, baina etxean niri ikasketak ordaintzeko larriibiliko zirela ikusi nuen eta lanean hastea erabaki nuen.

Non hasi zinen lanean?

Aitak Rodriguezen lantegian niretzakolana eskatu zuen, baina ez zioten eman. Hala Eguzkia malguki etaaltzairu enpresan hasi nintzen. Tornulari-mutil bezala hasi nintzeneta nire ofiziala Eitzagako Bixente Egiguren izan zen. Oso ondoportatu zen nirekin. Bestalde, lanetik irten eta gero Madayara joatennintzen gehiago ikastera. Planoen interpretazioa eta antzerakoakikasi nituen.

 

Urte asko eman al zenituen Eguzkiaenpresan?

1967an Eguzkia Altsasura joan zen etani soldadutzara. Itzuli nintzenean, Asturiasekoa zen lankide batekinAltsasura joan nintzen Gabonetako haborokina (gratifikazioa)kobratzera. 1.500 pezeta kobratu nituen eta Altsasuko Alaskajatetxera joan ginen ospatzera. Soldadutzatik bueltan sekulako goseanuen, noski. Paella, legatza eta arkumea jan nituen, txanpan botilaklagunduta. Postrea eskatzeko ordua heldu zenean, gose gelditunintzela zirudiela eta zer edo zer arraroa eskatuko niola uste zuelaesan zion nire lagunari. Paella gehiago eskatu nion. Ondoren,sekulako poteoa egin genuen Altsasun. Handik bueltan, kalte-ordainakobratu nuen.

Non lan egin zenuen ondoren?

Anaia Mel plastiko enpresan zegoen etaniretzako tornulari lana eskatu zuen. Ekoizpenean lan egitea eskainizidaten eta, lehenbailehen lan egin nahi nuenez, hasi egin nintzen.Handik hilabete batzuetara talde buru izatea eskaini zidaten. 50neska nituen nire gain. Nesken aurrean pixka bat lotsatia nintzen,baina aurpegia izan behar nuela konturatu nintzen. Izan ere, batzueknik baino hamar urte gehiago zituzten… 17 urte pasa nituen bertaneta egun nire emaztea dena han ezagutu nuen. Lan txarrenak berak eginbehar izaten zituen. Enpresa hartan oso urte politak pasa nituen,baina erre egin zen.

Zer egin zenuen orduan?

Lantegia 1981ean erre zen eta urte etaerdiko langabezia-sorospena izan nuen, baina sekulako krisia zegoen:Rodriguez eta Madaya itxi egin ziren, besteetan langile murriztapenakzeuden… 1984an Oñatiko kiroldegian sukaldari lanetan hasinintzen koinatuarekin eta lagun batekin, baina ez zuen hirulagunentzat ematen. Bestalde, Urretxuko Udalekoek Santa Barbarakotaberna hartzea eskaini zidaten. Baina alaba txikia zen eta emazteakberarekin egon behar zuen, jendea kontratatuz gero akabo irabazia…Arreba Bergarako oinetako-konpontzaile batekin ezkondu zen etaofizioa ikastea proposatu zidan. Autonomo bizimodua lasaia eta politaizan da. Nire zaletasun nagusia txirrindularitza lasterketak ikusteada eta lanbide honek horretarako aukera eman dit: anaiak proposatudidan bakoitzean Tourrera edo Vueltara joan gara egun batzukpasatzera. Erretiratzen naizenean Giroa ikustera ere joango gara.

Nolatan zara txirrindularitza zalea?

Hemengo asko Mendijurren eskutik zaletuginen. Bere lasterketa guztiak ikustera joaten ginen. Gero Yurrebasoheldu zen eta bere inguruan ere zaletasun handia sortu zen. Bi hauekheldu aurretik Askasibarrek La paz de los Pirineos lasterketa irabazizuela eta Goiko Kalen sekulako festa egin zela gogoratzen dut.Bestalde, Zumarragako Pacorro tabernan lasterketetako sailkapenak jartzen ziren arbela batean. Bahamontes eta Loroñoren arteansekulako lehia zegoen. Euskaldunok Loroñoren jarraitzaileakginen eta espainolistak Bahamontes zaleak. Loroño gaizkizegoen urte batean Charly Gaulen alde jarri nintzen eta ordutikCharly deitzen didate. Nire kirolik kuttunena txirrindularitza da.Futbol kontuan Athletic zalea naiz, baina ez naiz futbol zaleamorratua. Telebistan Athleticen partidak bakarrik ikusten ditut.Txirrindulari lasterketa guztiak ikusten ditut, ordea.

Athleticen makina bat partida ereikusiko zenituen…

Iaz, lehenengo aldiz, final batean izannintzen. Anaiarekin eta ilobarekin joan nintzen eta oso egun politapasatu genuen. Bestelakoan, egun, urtean behin joaten naiz Bilbora.8-10 lagun joaten gara. Garai batean, ordea, bi astean behin joatenginen. Osaba tabernaren ondoan bidaia agentzia zegoen eta hamabosteanbehin autobusa jartzen zuen Bilbora joateko.

 

Zeintzuk dira ikusi dituzun partidagogoangarrienak?

1960an edo hasi nintzen San Mameserajoaten eta Carmelok Iribarri lekukoa nola eman zion ikusi nuen. Nireustez jokalari onena Txetxu Rojo izan da. Clemente ere oso ona zen,baina bi urte bakarrik jokatu ahal izan zituen. Partidarik onena1969an Real Madrilen aurka jokatutakoa izan zen. Ronnie Allen zenentrenatzailea. Valdivieso zenarekin nengoen eta leihatilan ez zensarrerarik gelditzen. Sarrerak 50 pezeta balio zuen eta birsalmentanbost aldiz gehiago eskatzen ziguten, baina Valdiviesori sartu gabe eznintzela geldituko esan nion. Lehen zatian ez zen golik izan etabigarren zatian 200 pezeta eskatzen ziguten. Sarrerak erosi genitueneta bigarren zatian Athleticek bost gol sartu zizkion Real Madrili!

Lan kontuetara itzuliz, zuen jardunaasko aldatu al da azken urteotan?

Egun kola bikainak daude. Lehen zapatakjosi egin behar ziren eta orratzarekin egindako zuloetatik urasartzen zen. Egungo arazoa materialarena da: mendiko botetan osomaterial txarrak erabiltzen dituzte. Desegin egiten dira, zerrautsabezala. Goma gutxi sartzen dute pisua arintzeko, baina plataforma osoazkar usteltzen da. Konpondu daiteke, baina lan handia ematen du etaoso garestia da. Niri material ona erabiltzea gustatzen zait.

Bezeroak aldatu egin al dira urtehauetan guztietan?

Orain lehen baino gazte gehiagoetortzen dira gurera. Neska gazteek, lehen ez bezala, takoiakerabiltzen dituzte. Gastatu egiten dira eta aldatzera etortzen dira.Neskak egunero takoidun zapatekin ibiltzea guretzat pagotxa da. Duela40 urte zapatak igandetan bakarrik erabiltzen ziren. Astegunetanapretak eta abarkak erabiltzen ziren. Gure alabaren garaian, berriz,denek Martens botak erabiltzen zituzten eta haiek hiru urte inguruirauten zuten inongo konponketa beharrik gabe.

Zapatak ere asko aldatu dira, beraz.

Emakumezkoen zapaten kalitatea askojaitsi da. Lehen Espainian egiten ziren: Mallorcan, Alacanten,Errioxan… Larru onarekin egindako zapatak ziren. Orain, berriz,Txinan egiten dira eta plastikoa erabiltzen da. Egun, hemengoenpresek zapatak diseinatu eta euren zigilua jarri bakarrik egitendute. Kalitaterik gabeko zapatari sekulako operazioa egin behar zaiotxukun uzteko.

Ez al duzu erretiratzeko asmorik?

Jendeak hori galdetzen dit, bainaemaztea oso gaztea dut. Oraindik sasoitsu nago eta jarraitu egingodut. Pena da, baina Urretxu eta Zumarraga zapata-konpontzailerik gabegeldituko dira. Egun inguruotako zapata ia guztiak hartzen ditugu.Gaur Azpeitiko ingeniari bat lanik gabe gelditu zela eta zapatakkonpontzen hasi dela jakin dut. Beharra dagoela ikusi du. Hemengogazteei, ordea, ez zaie iruditzen hortik bizi daitekeenik. Nire ustezapur bat mainatsua denarentzat lan polita da. 30-35 urteko bikotebatentzat lan aproposa da eta bezero asko dago. Hori bai, ordu askosartu behar dira. Oraindik hamar ordu sartzen ditut astelehenetikostiralera.

Zure lanbideaz eta kirolaz gain,sukaldaritza ere gustatzen zaizu. Nolatan?

Anaia-arreben artean zaharrena naiz eta12 urte nituenean ama gaixo jarri zen. Aitak lanera joan beharrazuenez, ni hasi nintzen erosketak eta bazkaria egiten. Ama sukaldarioso ona zen eta berak irakatsi zidan. Sukaldean ez diot ezeribeldurrik.

Etxe-Azpi elkartean makina bat bazkarieta afari prestatu dituzu.

Langabezian egon nintzen garaianPozuetak Volvo enpresakoak, adibidez, Etxe-Azpira ekartzen zituelagogoratzen dut. Txipiroiak, angulak, legatza… atzera botazizkidatela gogoratzen dut. Haragia eta arrain gogorrak gustatzenzitzaizkien.

Zein da zure berezitasuna?

Bakailaoa eta saltsak. Urretxukojaietako gastronomi lehiaketa bitan irabazi nuen: bata bakailaoarekineta bestea txipiroiekin. Lehena Juan Mari Areitio Biskairekin irabazinuen eta bigarrena Agustin Quevedorekin. Oñatin sukaldaribezala hasi nintzenean lehiaketan parte hartzeari utzi nion. Ordutikez dut parte hartu, baina parte hartzaileei informeak pasatu dizkiet.

Honetaz guztiaz gain, urretxuar petoazara.

Urteko egunik ederrenak San Joan egunaeta Santa Anastasietako astelehena dira. Inauteriak ere askogustatzen zaizkit. Lehen hemen asteartea egun handia zen eta orain larunbatean ospatzen da. Nire ustez pena da. Asteartean osogiro polita izaten zen eta gure koadrila asteartean irteten daoraindik. Festazaleak izan gara beti. Inguruko herri guztietakojaietara joaten ginen.

Beste zaletasunik ba al duzu?

Mendira joatea ere gustatzen zait. Horibai, ez iezadazu hondartzaren eta mendiaren artean hautatzeko eskatu.Biak gustatzen zaizkigu. Udazkenetik udaberrira mendira joaten garaeta udan Pirinioetara edo Benidormera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
2

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
3

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
5

Eibar futbol taldeko jokalari ohien topaketa Zumarragan

2025/05/16
Urretxu eta Zumarraga
6

Ia 200 lagunek parte hartuko dute Zumarragako olinpiadan, 16 taldetan banatuta

2025/05/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT