Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Tira (154. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/02/22
Otamotz
Garoarte parkea dioen seinaleari Motxek, Lindak, Miluk eta Neronek, denek egin zioten pixa txakur paseatzaile hark zaindu izan zituen tartean. Goizero ekartzen zituen Garoartera. Euri, elur, sargori nahiz hozkirri. Astelehen, asteazken, ostiral, ostegun eta astearte. Ordu berean. Hegoaldeko sarreratik sartzen ziren. Iparraldekotik irten. Ibilbide osoan zehar, txakur gaixoek belarriak tente entzuten zioten gazteari, zoroei entzuten zaien gisan, kateaz lotuta dauden txakur batzuek entzun dezaketen etsipen osoarekin. Normalean gelditu gabe egiten zuten paseoa parkean zehar. Beti aurrera. Presarik izan gabe, baina gelditzeko beldurrez. Txakurrek jarri ohi zuten erritmoa. Linda ipurtaldea kulunkatzen hasi bezain pronto, dantzan hasten ziren Milu, Motx eta Neronen buztanak. Berotuta. Jolaserako gogoa zuten animaliek eta paseoa arina izan zen. Txakur paseatzaileak irribarre gaiztoa zeraman: “Nolako presa duten piztia koittaduek hiltzeko”. Kanpotik ikusita, pentsa zitekeen, lehoi domadoretzat zuela bere burua. Ezin jakin ordea, agintea ala izua zuen lau kateetan lotuta. Bada ezpada, hogeita hamaika eskutik ez izateagatik-edo, kate motzean zeramatzan lau zakurrak. Hala zirudien behintzat. Txakur gajoei parkera iritsi arte, berdin izaten zitzaien elkarren kateak erabat korapilatuta izatea. Baina belarra zapaltzen zutenean, batak besteagandik askatu nahi izaten zuten; nahiz eta txakur-paseatzaileari lotuta egotea onartu. Zirenak eta bi egiten zituzten ahalik eta kate luzeena izateko. Milu zen horrelako zereginetan trebeena. “Betiko askatasunera eraman behar zaituztet, arimagabeok. Zaudete lasai!”. Ez zitzaion mendekuaren irribarrea aurpegitik kentzen txakur-paseatzaileari. Gorrotoak itsutzen badu, itsu-txakurrak izan zitezkeen laurak. Garoarteren hegoaldetik iparralderako bidean zegoen laugarren bankua ikusi zuen behintzat, eta bengantzak nekatuta bertan eseri zen. Erromatarrak koadrigetan bezala zeuden. Bankuan eserita zegoen txakur-paseatzailearen oinetan lau piztiak, katakumeak baliran. Nahita ala nahi gabe, “Kristina x Kepa” zioen izkribu nerabea estali zuen bizkarra eserlekuaren kontra jartzean. Ezkerreko eskuarekin lau kateak eusten zituela, eskuinekoarekin pozondutako laztan bana egin zien Milu, Neron, Motx eta Lindari. Bakoitzari gehien gustatzen zitzaion lekuan. Miluri kokotean, Lindari paparrean, Neroni hegalean eta Motxi kopetan. Judasen musua gizonaren lagun onenei. Eskuak beste zerbaiterako behar zituen eta lasai-lasai, bakean, utzi zituen lau piztiak. Otzan eserita. Inozo. Berak ere, askatu eta lasai, zoruan utzi zuen lau txakurren kateak biltzen zituen uztaila. Ezker oinarekin zapaldu zuen. Ez ziren urrutira joango, baina bada ezpada, hobeto zeuden hankapean. Ezkerreko poltsikotik koloretako pilota bat atera zuen. Aldaka ikaragarri zabaltzen zion. Lurrean utzi zuen. Eskuineko oinaren ondoan. Odol hotza behar da gero! Eskuineko patrikatik berriz, bi soka luze eta bi laburtxoago atera zituen. Bi luzeei heldu zien aurrena. Luze jarri zituen biak altzoan, bankuaren luzera osoan eta bankuaren ertzetatik zintzilik. Hankekiko perpendikular eta soka biak elkarri paralelo. Baziren bost metro luze. “Soka luzeak bide laburrerako”. Eskuineko bi muturrak parean zeudela ziurtatu zuen. Ezkerrekoetan jarri zuen arreta: berdin-berdinak ziren. Biak erditik hartu zituen, tolestu, bi sokarekin lau egin nahi izan zituen, eta korapiloa egin zuen, erdi-erdian. Erdiko korapilo egin berria altzoan zuela, sokaren lau muturrak izan ziren bere ondorengo jomuga. “Aurretik eramango zaituztet”. Korapilo bana egin zuen mutur guztietan. Ez zituen korapilo arruntak egin. Ez umetan lehenengo ikasten diren korapiloak. Bigarren ikasten direnak egin zituen. Sokan aurrera eta atzera mugitzen diren korapiloak. Lasaitu eta estutzen direnak. Zakurrei lepoko moduan jartzeko modukoak direnak. Urkatuek luzitzen dituztenak. Halakoak, hartarako zirelako: lepoko politak. Miluren burua sartu zuen horietako batean lehenengo, bigarrena Lindari jarri zion, hirugarrena Motxentzat izan zen eta Neronentzat laugarrena. Irribarre gaizto batekin eta laztan banarekin engainatu zituen hiltzera zihoazenak. Berak ere soka luzeen erdiko korapiloaren erditik ezkerreko eskua sartu zuen: eskumuturreko polita. Amaiera hurbiltzen ari zen eta soka laburren ordua zen. Bankuan gurutzefikatu zen txakur-paseatzailea. Beso bat luze jarri bankuak bizkarrak sostengatzeko zituen oholean, soka oholaren atzetik pasa eta korapilo pare bat egin, ondo estutuz. Beste besoa luze jarri eta gauza berdina. Hirugarren besorik ez eta hortzekin estutu behar izan zuen bigarren korapiloa. “Kristina x Kepa”-k bazuten martiria handik aurrera. Dena zegoen prest. Indar guztiarekin eta batez ere eskuineko hankarekin, koloretako pilotari ostikoa ematea baino ez zen falta. “Ave Cesar, morituri te salutant” eta Lindak aldaka kulunkatzen zuenean baino biziago egin zuten korri lau arima-gabeek koloredun pilotaren atzetik. Koadriga martxan zen. Sokak tiratu ziren Garoarten. Miluk, Lindak, Motxek eta Neronek ez zuten bankua mugitzerik lortu.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
2

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
3

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
5

Eibar futbol taldeko jokalari ohien topaketa Zumarragan

2025/05/16
Urretxu eta Zumarraga
6

Ia 200 lagunek parte hartuko dute Zumarragako olinpiadan, 16 taldetan banatuta

2025/05/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT