Martxoaren 3an Bernardo Atxagaidazlearen ‘Zazpi etxe Frantzian’ liburuaren gainean solastatuko diraeuskarako irakurle taldeko kideak, Zelai Arizti kultur etxean egingoduten hileko bileran. Jakin dugunez, Bernardo Atxagak, bilkuran partehartuko du, Zumarragara horretarako propio etorriko da. Abendukosaioan, Uxue Alberdi idazlea bilkuran izan zen, eta hau izango daliburuaren idazlea etortzen den bigarren aldia.
Taldekide etaliteraturzale
Martxoko saioan ohi baino jende gehiago izangodela espero du Gorka Azkarate taldeko dinamizatzaileak «idazleagure artean egongo dela jakinda, jende gehiago animatzea normala da,are gehiago idazlea Atxaga izango dela kontuan hartuz». Izanere, Atxaga euskarazko idazle unibertsalena da, bere lanak hainbathizkuntzatara itzuli dira eta hamaika sari garrantzitsu lortu ditu.Obabakoak, Behi euskaldun baten memoriak, Bi anai, Soinujolearensemea, Gizona bere bakardadean edo Sara izeneko gizona, «lanaski ezagunak dira literaturzaleen artean, eta oso estimatuak»,dio Azkaratek.
Solasaldira joateko asmorik duenari, liburuairakurrita eramatea gomendatzen dio Azkaratek liburua izango baitamuina.