Astelehen iluntzean onartu zituenUrretxuko Udalbatzak 2010. urterako udal aurrekontuak. Udalak8.980.106 euroko aurrekontua edukiko du urte honetarako. IñakiZabala alkateak aurrekontu ausarta, solidarioa eta zorrotza delanabarmendu zuen, ziklo depresiboaren kontrakoa eta berritzailea.Aurrekontu txostenean inbertsioen atalean dirutza gehitu egin da,laguntza sozialak mantendu egingo dira eta gastu arruntak gutxituegin dira.
EB-Aralarreko eta EAko zinegotziek babestu zutenaurrekontu proposamena, udal gobernuko taldeaz gain. EAJk eta PSE-EEkkontra bozkatu zuten, eta Hamaikabateko zinegotzia abstenitu eginzen. EAJko zinegotziek aurrekontuak zorrotzak, errealak etaberritzaileak direnik ukatu zuten. Udalak dituen aholkularitzagastuak gehiegizkoak direla nabarmendu zuten. Puntu horretan bat eginzuten PSE-EEko eta Hamaikabateko ordezkariek ere.
Aurrekontuez gain, osoko bilkuran2009-2011 eperako Jasangarritasunerako Tokiko Ekintza Plana, dirulaguntzetarako oinarriak eta Emakumeen Nazioarteko Egunerako(martxoaren 8an da) adierazpen instituzionala ere onartu zituzten.