Alde batetik, Zintzo Mintzoren etorkizuneko lan-ildoak, antolaketa eta zuzendaritza berria zehazteko gogoeta-prozesua jarriko dugu martxan eta batzarrean prozesua aurrera eramateko proposamena aurkeztuko dugu. Topagunean Euskara Elkarteen federazioak ere abiatu du gogoeta-prozesu bat euskara elkarte guztien artean eta txanpa hori ere aprobetxatu nahi dugu.
Bestetik, Otamotz, Otamotz.com eta Goierriko Hitzaren inguruan ere gogoetan hasi behar dugu ezinbestean. Goierriko Hitzaren barnean gogoeta-fasean ari dira, diru-laguntzen irizpideak aldatzen ari dira eta krisialdi ekonomikoaren eraginda, hedabideen eskaintza berria diseinatu eta gauzatzera eramango gaitu nahitaez. Batzarrera ere gure hausnarketak eramango ditugu eta etorkizuneko bideak eztabaidatuko ditugu. Jakin ezazu zure parte hartzea oso garrantzitsua dela eta batzarrera etor zaitezen animatu nahi zaitugu.
Ondoren, beti bezala bazkaria egingo dugu eta bazkarira etorri nahi duenak jakinarazi diezagula zintzo_mintzo@otamotz.com helbidera mezu bat bidalita.
Zintzo Mintzo Euskara Elkartearen Batzar Nagusia
Eguna: 2010eko martxoak 6 Ordua: 11:00
Lekua: Zintzo Mintzoren egoitza.
Gai-zerrenda:
- Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta onartzea
- 2009ko jardunaren eta sarrera-gastuen azalpena
- 2010eko egitasmoa eta aurrekontuaren azalpena
- Hedabideen egoera eta etorkizuneko bideak eztabaidatzea
- Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesua: proposamenaren aurkezpena eta onespena
- Galdera-erantzunak