
Eusko Jaurlaritzaren HizkuntzaPolitikarako sailburuordetzaren diru-laguntzarekin egingo dugu etaTopagunea Euskara Elkarteen Federazioko kide diren beste hainbathedabiderekin batera bideratu dugu.
Hilabete honetako alean galdetegi bataurkituko duzue eta horrekin hasiko dugu azterketa. Galdetegia beteeta inongo kosturik gabe gure egoitzara bidali besterik ez duzue eginbehar. Horrez gain, inori Internet bidez osatzea erosoago egingobalitzaio, otamotz.eus-en ere egongo da aukera galdetegiarierantzuteko. Azterketa Aztiker enpresaren aholkularitzarekin eramangodugu aurrera eta hiru helburu nagusi ditu:
1.- Aldizkariaren irakurleak ezagutzea:
Aldizkariaren eta atariaren irakurleakezagutu nahi ditugu, horrek Otamotzen posizionamendua egokitzenlagunduko digulakoan. Besteak beste, honako xehetasun hauek ezagutunahi ditugu:
-Irakurle kopurua, aldizkariareneraginaren neurria emango diguna.
-Irakurleen segmentazioa,gutxienez ondoko irizpide hauen araberakoa:
-Adintartea
-Generoa
-Euskara maila
2.- Irakurleek aldizkariaz duteniritzia ezagutzea:
Aldizkariaren irakurleak zenbat etanolakoak diren ez ezik, zer nolako balorazioa egiten duten ere jakinnahi dugu: balio erantsirik aitortzen diguten eta non aurkitzen dutenbalio erantsi hori. Besteak beste, honakoak jakin nahi ditugu:
-Zer informazioren bila jotzen dutengure aldizkarira
-Bilatzen duten hori aurkitzen duten alaez
-Zerbait faltan edo soberan sumatzen duten
3.- Aldizkaria, ataria eta hedabideenmapa hobetzeko gakoak jasotzea:
Informazio hori guztia aztertuta,aspalditik denon burutan dabilen zenbait galderari erantzuteko moduanegongo gara:
-Zer eragin dute benetan Otamotz etaotamotz.eus-ek euskararen erabileran?
-Egiten dugun ahaleginarenparekoa ote da herritarrengandik duten harrera?
-Zer egin dezakeguharrera eta eraginkortasun hori hobetzeko?
-Zein bide hartu behardugu?
-
Azterketaren faseak honakoak izango dira:
Lehen fasea: Posta eta Internetbidezko inkesta (Otsailaren amaiera-martxoak 15)
-Posta eta Internet bidezko inkestaegitea
-Posta bidezko inkestaren emaitzen azterketa.
-Hilabetehonetako alean eta otamotz.eus-en duzue galdetegia
Bigarren fasea: Telefonozko inkesta (Martxoak 15-Maiatzak 15). Hona hemen egin asmo dugun ikerketarenxehetasun tekniko nagusiak:
-Ikerketaren unibertsoa Zumarraga etaUrretxun bizi diren 15 urtetik gorako 14.511 herritarrek osatuko dute(2008ko erroldako datuak, iturria: INE).
-Lagina: 900 elkarrizketaegingo ditugu telefonoz, galdera-sorta egituratuaerabilita.
-Urretxun, 359
-Zumarragan, 541
Hirugarren fasea: txostena etaondorioak landu (Maiatzak 16-Ekainak 30). Azken ondorioak jaso etaemaitzak gizarteratuko ditugu. Uztailaren hasieran egingo duguondorioen komunikazio-lana.