Urretxuko eta Zumarragako udaletakoberdintasun arduradunek eta Mairi eta Eraldatzen elkarteetako kideenordezkariek aurtengo Xera saria emakume baserritarrari ematea erabakidute. Emakume baserritarrak egindako lana omendu nahi dutesariarekin.
Saria, talde osoari emango zaio arren, Urretxukoeta Zumarragako emakume bana aukeratu dute saria hartzeko. EusebiOrmazabal Zumarragako baserritarrak eta Itziar Sasieta Urretxukoakjasoko dute saria, kolektibo osoaren eta emakume guztien izenean.
Sari banaketa datorren igandean, martxoak 7, egingo dute,13:00etan Zumarragako udaletxeko areto nagusian. Orain artean Xerasaria jaso duten emakumeak ondokoak Araceli Garcia Calvo (2009),Itziar Oñatibia (2008), Julia Lizarralde (2007) eta MaitaneAndueza (2006) dira.
Argazkia: Araceli Garcia Calvo, iazkoXera sariduna, hunkituta omenaldia egin zioten egunean.