
Bihar jokatuko dituzte GoñirenOmenezko pilota txapelketako azken final-laurdenak. Pasa den asteanBeloki frontoian jokatutako partidetatik martxoaren 23kofinalerdietan ariko diren jokalariak atera ziren. Quina zumarragarrakEpelderi irabazi zion lau t´erdiko promesatan (22-17), etaArmendariz-Aldape bikoteak Muguruza-Peñari seniorretan(22-13).
Quinaren eta Epelderen arteko neurketan akats askoegin zituzten bi pelotariek; tanto gehienak sakez egin zituzten biek.«Epelde oso gaizki hasi zen eta Quina nahiko ondo ibili zen,ezkerrarekin batez ere. Zumarragarrak aurrea hartu zion markagailuan,eta Epelde berotu zenerako aldea h andiegia zen», diote Belokipilota elkartetik. Martxoaren 23ko finalerdian jokatuko du Quinak,biharko partida irabazten duen pilotariaren kontra.
Seniorretantxapelketa osoko partidarik onena ikusteko moduan izan zirenzaletuak. «Berdinduta joan ziren arren, bigarren partean Peñasnekatzen hasi zen eta Armendarizek aukera gehiago izan zituen tantoakbukatzeko, eta ondo bukatzeko gainera».
Esan bezala,bihar, azken final-laurdenak jokatuko dituzte ondoko pilotariek:promesetan Jaunarena Aurtenetxeren kontra eta seniorretanLarrañaga-Uzkudun Baez I.a-Telletxearen kontra.
Argazkia: Quina (eskuinean), Cruz-ekin batera Zumarragako Beloki frontoian. Artxiboko argazkia.