
Ohi bezala egitarau erakargarriaantolatu nahi izan du Udaleko dinamizatzaile musikal Lander Zurdok.Mendoza eta Parada bikoteak pianoa eta soinua uztartuko ditu eurenkontzertuan, biak ibilbide luzeko musikariak dira. Lasartetik ZeroSette akordeoi orkestra etorriko da, sari ugari bildu dituena.
Mendizabalen eta Zabalaren kontzertuan txistuaren besteaurpegi bati erreparatzeko aukera izango dute entzuleek. Betikotxistuari bide berriak ireki dizkiote bi musikariek: «Txistuarenbilakaera mugatu duen tradizio horretatik abiatuta, gaurkotasun kutsubat eman nahi izan diogu gure lanari», diote musikariek.
Egitaraua
Matine Musikaletako kontzertuguztiak Zelai Arizti aretoan izango dira, martxoko igandeetan,13:00etan. Sarrera doan da.
- Martxoak 14. Arkaitz Mendoza soinujolea eta Salvador Parada pianista.
- Martxoak 21. Zero Sette akordeoi orkestra.
- Martxoak 28. Garikoitz Mendizabal (txistuak, silboteak eta xirulak) eta Xabi Zabala (teklatua, esku soinua eta programazioak).