
Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak etaAnibal Fernandezek jokatuko dute igandean Eire-Bankoa xaketxapelketako finala. Fernandezek Egoitz Irureri irabazita lortu dufinalerako txartela.
Txapelketa horretan jokatuko duenbosgarren finala izango du Rodriguez zaldibiarrak, eta Txema Iriberriantolatzailearen ustetan bera da faborito: «Egungo txapeldunaizateak zerbait esan nahi baitu». Rodriguezek 2004. urteanhartu zuen parte lehendabizikoz Urretxuko xake txapelketan, etairabaztea lortu zuen debuteko urtean. 2006an, 2007an eta 2009an eretxapeldun izan zen.
Finala eta kontsolazio partida igandeanjokatuko dituzte, 16:00etan hasita Eire tabernan.
Xakeaindartuz
Urretxuko Goierri xake taldeak, bere aldetik,Lehengo Mailara igotzea lortzeko aukerak galdu ditu asteburuanlortutako emaitza txarren erruz. Bestetik, Urretxuko Udalak kulturetxeko gela bat xakean jokatzeko irekiko du astearteetan. 18:00etatik20:00etara gaztetxoek zein helduek xakean aritzeko aukera izango dutehan.