
Urretxuko Udalak Irimo eta Aparizioinguruneko lurrak komertziorako bideratuko dituen susmoa du merkatarielkarteak, nahiz eta oraindik ezin den ezer baieztatu. Hau halaizango balitz herriko merkataritza periferiara bideratukolitzatekeela uste du merkatarien elkarteak, herriko denda txikienkaltetan. Lurrak komertziora bideratzeko proposamena noski, ez dutebegi onez ikusi merkatariek eta hartu duten neurrietako bat Urretxukoarau subsidiarioei alegazioak jartzearena izan da.
Herri guneetatik kanpo eraikitzen direnmerkatal guneak herri barruko merkataritzari ez ezik, herrikobizitzari kalte egiten diola uste dute. Ideia horrekin lotutakohausnarketa bultzatzeko, Euskal Herriko Unibertsitatean Hirigintzaeta Lurralde Antolaketan katedraduna den Jose Allende gonbidatu dutegaur “Herri merkataritza eta kanpoaldeko merkatal zentroak”izenburupean hitzaldia emateko. Ekitaldia herritar guztiei zabalikdago eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da Urretxuko kulturetxean.
Egilea: Asier Zaldua.