
Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da Zumarragan. Edozein teknikatan landutako lanak onartuko dituzte, eta 400 euroko sari bakarra emango dute. Lanak maiatzaren 7ko 13:30a baino lehen aurkeztu beharko dira, Zelai Ariztin edo postaz bidalita.
Kirol integratzaileetarako kartel lehiaketa hasi dute
Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Eiluz elkarteak XI. Kirol Integratzaileen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dute. Lanak Urretxuko kultur etxean aurkeztu beharko dira maiatzaren 14eko 12:00ak baino lehen. 30×40 zentimetroko neurrian aurkeztu behar dira, edozein teknika erabil daiteke eta 300 euroko saria jasoko du aukeratutako lanaren egileak. Informazio gehiago nahi duenak www.urretxu.net webgunean eskura dezake.
Argazkia: Andoni Beristain, iaz Santa Isabel jaietako kartel lehiaketako irabazlea.