
Igandean Barakaldon egin zen I.Duatloia, distantzia luzean egitekoa zen hasiera batean baina trafikobaimenak medio, distantzia motzean ospatu behar izan zuten azkenean.Lasterketak Bizkaiko txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen. Urola Asirauto Plazaola taldeko kideek beste behin, lan bikaina egin zuten.
Duatletek 10 km korrika, 39 kmbizikletan (13 kmko zirkuito batean 3 buelta osatuz) eta bukatzeko 5km korrika egin behar izan zituzten proba burutzeko. Urola AsirautoPlazaolako partaideak Josetxo Mujika 16., Jon Azpiazu 22., RobertoGarcia 24. eta Jon Murua 58. izan ziren. Denek egindako lan onariesker taldekako sailkapenean meritu handiko laugarren postuaeskuratzea lortu zuten.
Era berean Josetxo Mugikak berepalmaresa handitzea lortu zuen beteranoen 2. mailan lortutakogaraipenari esker. Hurrengo proba Durangoko Duatloi motza izangomartxoaren 27an.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola DuatloiTaldea.