
Ahmed printzea ez da inora irtetenGeneralifen, hain bizi da ikasketei emana. Ez du inorekin harremanik.Baina Alhambran eztanda egin duen udaberriak ordura arte ezagutzen ezzuen sentimendu bat ekarriko dio: maitasuna. Blanca ederrari jarraikiNafarroako erresumaraino iritsiko da. Abentura liluragarrien hasierada.
- Lekua: Labeaga aretoa (Urretxu)
- Ordua: 17:00
- Iraupena: 70 minutu
- Hizkuntza: euskara
- Zozketa txartela: 1 euro
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Juanba Berasategi
- Produkzioa: LOTURA FILMS, S.L.
- Gidoia: Pío Artola
- Argazkia: Eduardo Elosegi
- Musika: Jose Antonio Quintano
- Muntaketa:Juanba Berasategi
- Animazio zuzendariak: Imanol Zinkunegi, Carlos Nazabal
- Iraupena:70 min.
- Formatua:35 mm
- Generoa: Animazioa
- Jatorrizko bertsioa: Euskaraz
- Produkzio urtea: 1998
- Euskarazko bertsioaren estreinaldi data: 1998-07-17
- Banatzailea: BARTON FILMS, S.L.
Zuzendaria:
Juan Bautista Berasategi Luzuriaga(Pasaia Donibane, 1951) animazioko zinemagintzaren aitzindaria izanda Euskal Herrian. Marrazki bizidunen munduan hemen sortu, landu etaekoiztu diren proiektu guztien atzean, zuzenean nahiz zeharka, JuanbaBerasategi egon izan dela esan daiteke. Aitzindari izateaz gain,Euskal Herrian bere atzetik etorri den marrazki bizidunen egile sokaluzearen maisu edo irakasle ere izan da.
Gazterik hasi zen marrazki bizidunetanlanean, eta lehen filma, Ekialdeko izarra hura, bere dohainenerakusle garbia izan zen.
Harrezkero egin dituen lanen zerrenda,hona laburturik:
Ekialdeko izarra | 1977 | Marrazki bizidunetan egindako lehen euskal film laburra. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eman zen estreinakoz. |
Fernando Amezketarra | 1979 | Marrazki bizidunak. Euskal zinemaren lehen saria Bilboko Zinema Labur eta Dokumentaleko Nazioarteko XXI. Lehiaketan. |
Ikuska 6 | 1980 | Dokumentala, Javier Agirresaroberen argazkiaz. |
Kukubiltxo | 1983 | Marrazki bizidunak. Euskal zinemaren sari nagusia Bilboko Zinema Labur eta Dokumentaleko Nazioarteko XXV. Lehiaketan. |
Kalabaza tripontzia | 1985 | Marrazki bizidunetan egindako lehen euskal film luzea. Espainiako Kultura Ministerioak kalitate berezikotzat, zinema interes berezikotzat eta haurrentzako berariazkotzat hartu zuen. Ohorezko aipamena jaso zuen Donostiako Nazioarteko XXXIII. Zinemaldian. |
Ipar haizearen erronka | 1991 | Marrazki bizidunetan egindako bigarren euskal film luzea. Donostiako Nazioarteko XXXIX. Zinemaldian eman zen estreinakoz. Houston-eko Nazioarteko Film eta Bideo Jaialdian (1993) urrezko domina. Lehen saria lortu zuen Salamancako Espainiar Zinemako Astean (1993). Zilarrezko karabela eman zioten Itsasoko Zinemagintzaren Nazioarteko XXIII. Astean (1994). |
Ahmed, alhambrako printzea | 1996-97 | Marrazki bizidunetan egindako film luzea. Espainiako Kultura Ministerioak diruz lagundua. Musika saria jaso zuen V. Keoskemét Animation jaialdian (Hungaria). Goya sarietan animazioko film hoberenetarako izendatua. |
Lazkao Txiki | 1998-99 | Marrazki bizidunak. 7na minutuko 104 ataleko seriea. |
Karramarro uhartea | 1998-99 | Marrazki bizidunak. Film luzea. Muntaia. Animazioko Goya saria. |
Txirrita | 1999-2000 | Marrazki bizidunak. 7na minutuko 52 ataleko seriea. |
Alhambrako giltza | 2001-2002 | Marrazki bizidunak. Film luzea. Goya sarietan animazioko film onenetakoa izendatua. |
Barriola, San Adriango azeria | 2008 | Marrazki bizidunak. Film luzea, 70 minutukoa. |