Datorren asteazkenean irekiko da egurtaila ikastaroan izena emateko epea. Beste behin Txiribiri elkarteakeskainiko du ikastaroa Zumarragako eta Urretxuko udalenlaguntzarekin. Izena emateko interesa dutenek hilaren 14an eta 15eaneta hilaren 21ean eta 22an eman beharko dute Txiribiri elkarteakUrretxuko Belaustegi plazan zuen egoitzan.
Ikastaroa apirilaren 28an hasi etauztailaren 14an amaituko da. Asteazkenetan egingo dira klaseak hirualditan: 16:30etik 19:00etara, 19:00etatik 21:30era eta goizetan10:00etatik 12:30era taldea osatzen bada. Orain arte bezala JabierArrieta arituko da irakasle lanetan. Izen ematea mugatua da etamatrikularen prezioa 40 eurokoa materiala salbu.