Santa Isabel jaietako egitarauarenazala aukeratzeko lehiaketa martxan da Zumarragan. Edozein teknikatanlandutako lanak onartuko dituzte, eta 400 euroko sari bakarra emangodute. Lanak maiatzaren 7ko 13:30a baino lehen aurkeztu beharko dira,Zelai Ariztin edo postaz bidalita.
Kirol integratzaileeak
Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzueketa Eiluz elkarteak XI. Kirol Integratzaileen kartela aukeratzekolehiaketa antolatu dute. Lanak Urretxuko kultur etxean aurkeztubeharko dira maiatzaren 14eko 12:00ak baino lehen. 30×40 zentimetrokoneurrian aurkeztu behar dira, edozein teknika erabil daiteke eta 300euroko saria jasoko du aukeratutako lanaren egileak. Informaziogehiago nahi duenak www.urretxu.net webgunean eskura dezake.
Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en:
- Ibon Elgarrestaren kartelak iragarriko ditu kirol jardunaldi integratzaileak
- Andoni Beristainek aurkeztutako lanak iragarriko ditu aurtengo ‘santaisabelak’
Argazkia: iazko kirol integratzaileakiragarri zituen kartela Ibon Elgarresta zumarragarrarena izan zen.