
Jubilatuen kultur astearen xede nagusiaZumarragako erretiratuen egoitzan egiten dutena gizartera ateratzeada. Horregatik, kultur asterako antolatu dituzten ekitaldiguztietarako herritar denek ateak zabalik izango dituztela eman dutejakitera antolatzaileek. Aurtengoa dagoeneko, zortzigarren KulturAstea da.
Aste honetarako antolatutako saioenartean dantza eta musika izango dira protagonista. Irteera batm bingotxapelketa eta noski, Gure Txokoko Irri Makila antzerki taldeareneskutik antzerki emanaldia ere izango dira tartean. Kanpoko dantzataldeek lagunduta dantzaldiak eta dantza txapelketak ere egingodituzte.
Egitaraua:
- Apirilak 19, astelehena: “Erretiratu ondorengo bizitza” hitzaldia Juan Mari Garitanoren eskutik. El Salvador gizarte etxean, 17:00etan. Ondoren bingoa.
- Apirilak 20, asteartea: Brinkolako Gazta Museora txangoa. Irteera Gure Txoko jubilatu etxean 16:30ean.
- Apirilak 21, asteazkena: antzerki emanaldia Irri Makila taldearen eskutik. Zelai Arizti aretoan 18:00etan. Sarrera doan.
- Apirilak 22, osteguna: abesbatzen emanaldia. Parte-hartzaileak: Legazpiko Abesbatza, Bergarako Abesbatza eta Zumarraga-Urretxuko Goizalde Abesbatza. Zelai Arizti aretoan 18:00etan. Sarrera doan.
- Apirilak 23, ostirala: Bingo txapelketa Gure Txoko jubilatuen etxean 18:00etan.
- Apirilak 24, larunbata:
- Saloi dantzak: ‘Atardecer’ taldearen eskutik, sevillanak ‘Hierbabuena’ taldearekin eta euskal dantzak ‘Irrintzi’ taldearekin. 12:00etan Zelai Arizti aretoan.
- Dantza txapelketa Gure Txoko jubilatuen etxean 17:00etan.
- Apirilak 25, igandea:
- Secundino Esnaola Musika Eskolako ikasleen kontzertua, 12:00etan Zelai Arizti aretoan.
- Kantaldia La Bellota (Extremadurako Zentroa) eta Mendizarraren eskutik. El Salvador gizarte etxean 18:00etan. Sarrera doan.
Egilea: Asier Zaldua.