
Larunbatean egin zuen Irrintzi DantzaTaldeak jaialdia. Bertan taldeko helduenak zein gaztetxoenak igoziren taula gainera, koreografia eta dantza ezberdinen bitartezurtean zehar egindako lana bertan bildutakoei erakusteko.
Aurtengo emanaldiak musika eta irudiaizan ditu bereizgarri. Inoiz baino herriko eta inguruetako musikarigehiago bildu zen larunbateko ekitaldian, ia dozena bat (txirula,zeharkako flauta, akordeoia, txalaparta, dultzaina, alboka, biolina,gitarra, txistua eta perkusioa). Gainera, urtean zehar egindakoentsegu eta ekitaldietan hartutako irudiak proiektatu zituztenekitaldian bertan.