
Igande goizean egin zen bosgarren urtezUrretxuko Lore eta Landare Azoka. Urteroko legez aurten ere GernikakoArbola plazan jarriko zituzten postuak lorezainek. Sei izan zirenguztira: Goilore loradenda (Zumarraga), Nerea Urrutia (Urrutibaserria), Eugeni Agirretxe (Telleri baserria, Berrobi), Azanzalorategia (Ordizia), Aritz Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) etaAranburu Negutegiak (Usurbil).
Azoka 10:00etatik 14:30era egonzen irekita, eta loreak eta landareak ikusteaz gain, erosteko aukeraere izan zuten bertaratu zirenek. Aurtengo azokan lore eta landareusaintsuak nabarmendu dira. Garai honetan hasten dira ernetzen, etaeskari handia izan ohi duten produktuak dira.
Azokaz gaineraaurten ere izan da haurrentzako gunea, bertan tailer ezberdinetanparte hartzeko aukera egon zelarik.
Loreen eta landareen zozketa ere eginzuten erosleak saritzeko asmoz. Herritarrek postuetariko bateanerosketa egindakoan jaso zuten txartelarekin hartu zuten parte.Zozketa 13:30ean egin zuten plazan bertan eta 626 zenbakia duentxartela suertatu zen irabazle. Txartelaren jabeak UrretxukoAizpuruenea kultur etxean jaso dezake bere saria.