Osabak bakarrik ez, badirudi azkenean familia osoak lagunduko didala gomendioak bilatzen.
C cleaner Windows sistema operatiboa erabiltzen duten ordenagailuak garbitzeko erreminta da. Garbiketa sakon bat burutzen du eta sistema egoera onean mantentzen du. Disko gogorreko espazioa ere handitzen du, nonahi galduta dugun zaborra kenduz. C cleaner-ek fitxategi tenporalak, instalazioen atzetik solte utzitako artxiboak eta azkenaldian erabilitako fitxategien zerrendak ezabatzen ditu. Paperontzia eta nabigazio arrastoak ere ezabatzen ditu. Ezabaketak egin aurretik elementu horietatik zein gorde nahi ditugun erabakitzeko aukera ere ematen du. Honez gain, Windows-eko erregistroaren garbitzaile bat ere badu C Cleaner-ek, baimendu gabeko sarrerak bilatzen dituena. Sistema operatibo hauek onartzen ditu: Win98, 98SE, Me, 2000, NT, XP, 2003, Vista eta 7. Mila esker gomendio honengatik familia!
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide