Aurreko ostiralean SasietaMankomunitateak hondakin organikoak jasotzeko bosgarren edukiontziazabaltzen ekainean hasi behar duela iragartzearekin batera, Goierrikozazpi alkatek eta 55 zinegotzik eta hautetsik beste irtenbide batzukaztertzeko eskaera egin zuten.
Goierriko 17 udalerritako alderdieta formazio politiko desberdinetako 62 hautetsik sinatu dute eskaera(ezker abertzalea, EA, Aralar, EB-Berdeak eta indepen- denteak),tartean Ezkio-Itsaso, Itsasondo, Legazpi, Legorreta, Urretxu,Ormaiztegi eta Zaldibiako alkateak. Mankomunitateko batzordeaneskaera egina dute. Bosgarren edukiontziaren prozesua «iamartxan jarrita» egotea deitoratu dute, bileraren biharamuneanatera zelako esleipenaren iragarkia aldizkari ofizialean.
Sinatzaileek izenpetutako testuak dio Usurbilen abianjarritako atez ateko zabor bilketa sistema aztertzeko eskaeradela Sasieta Mankomunitatean egin dutena, baita bilketa modu horiGoierrin txerta ote litekeen, eta nola, ebaluatzeko ere. Bilketaalternatiboa aztertzeko eskatzen duen taldea bilerak egitenjarraitzekotan geratu zen.