Foru Aldunditik helarazitakoinformazioaren arabera Urretxu eta Legazpiren arteko lotunearekinamaitzen ari dira. Argisaoko tuneletako bat (900 metro) amaitutadago, bestearen hodia estaltzen ari dira. Zubia (266 metro),bestetik, bukatuta dago. «Gure aurrikuspenen araberaerrepidearen zati hau irekitzko moduan egongo gara urtea amaituaurretik». Antzuolarako zatia egiteko esleipena uda parteanegingo dutela eta lanak udazkenean hasteko asmoa agertu duteAldunditik. Krisiari aurre egiteko planean sartu dute lana eta epeakaurreratu dituzte. Hurrengo fase honetan 2,7 kilometro beteko dituzteeta Deskargako tunela sahiesteko tunela (680 metro) egingo dute.
Argazkia: otsailean egin zen inaugurazio ekitaldia.