
Urretxuko eta Zumarragako udaleku irekietan ibili nahi dutenek matrikula zabalik dute. 1999. eta 2004. urte artean jaiotako haurrentzat da. Izena kultur etxeetan eman behar da. 300 haurrentzat tokia dago gehienez, eta izena eman ahala hartuko dituzte, kopurua bete arte. Izen ematea bi Zumarragako eta Urretxuko udalen web orrien bitartez egin badaiteke ere, ezinbestekoa da maiatzaren 21a baino lehen, izen ematea baieztatzea goizez Zumarragako kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara edo arratsaldez Aizpuruenean 17:00etatik 20:00etara.
Izena ematerako orduan Osakidetzako txartelaren fotokopia eta izen emate orrian sinadura aurkeztu beharko dira, 30 euro ordaintzeaz gainera.