
Gaur hasi eta igandera bitartean jaigiroz jantziko dira Eitzaga auzoko kaleak. Festa gosez direnak ezdute aukera faltarik izango. Gaur arratsaldeko 18:00etan haurrentzakojolasak izango dira buruhandiek lagunduta. Gerturatzen denarentzattxokolaterik ere ez da faltako. Ordu bete beranduago jokatuko dafrontenis finala eta ordu berean emango zaio irekiera jai batzordeakurtero prestatzen duen txosnari. Gauean, ohiturari jarraituz afariherrikoia izango da eliz atarian. Aurten Juanlu Escuderokbakarrizketa egingo du afal ondorena alaitzeko. Gaua luzatu nahiduenarentzat rock kontzertua izango da 23:00etan herriko taldeekin.
Larunbatean San Isidro eguna
Auzoko jaietako egun handia izango dalarunbata, bere zaindariaren eguna ospatuko baita. Meza Nagusiaizango da 11:00etan. Jubilatuentzako hamaiketakoa eta toka txapelketaizango dira ondoren eguerdira bitartean. Arratsaldean herri krossaeta gaztetxoen pilota txapelketako finalak izango dira kiroljarduerei dagokionean. Bestalde kapoeira erakustaldia edo musikarikez dira faltako ilunabarrean eta gauean.
Igandean herriko hainbat musikatalderen emanaldiak izango dira goi partean, hala nola, Antzinako Amatxistulari taldekoak, Zuhaitzaren Soinua kolektiboak, ZumarragakoMusika Bandak eta Irrintzi Dantza Taldeak hartuko dute parte. Aizkoraerakustaldia eta txirrindularitza ere izango dira. ArratsaldeanKarmakros antzerki taldearen emanaldia eta trikitilarien kalejiraizango dira. Festei agur esateko urteroko nafar jotak ez dirafaltako.