
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Armando Iannucci.
- Gidoilariak: Armando Iannucci, Jesse Armstrong, Simon Blackwell eta Tony Roche.
- Antzezleak: Peter Capaldi, Tom Hollander, James Gandolfini, Mimi Kennedy, Paul Higgins.
- Herrialdea: Erresuma Batua
- Urtea: 2009
- Iraupena: 106 minutu
Filmari buruz
AEBetako presidenteak eta ErresumaBatuko lehen ministroak gerra bat hastea erabakiko dute, bainaoraingoan azkar amaituko dela diote. AEBetako Miller jeneralak etaNazioarteko Garapenerako Erresuma Batuko Estatu idazkariak ez duteuste horrela izango denik.
Pertsonaia askoren artean osatutakokoadroa da filma, elite politikoetan dagoen maila eskasa erakustekobalio duen estanpa barregarri eta, aldi berean, tristea. Zehazki,gaur egungo jarduera politikoan irudiak eta harreman publikoetarakoarduradunek zenbaterainoko boterea duten argiki erakusten du filmak.
Hala ere, asmoa ez da ‘In the loop’film politikoa izatea, eta bateko eta besteko ateraldi komikoak diranarrazioaren funtsa, batez ere Peter Capaldi aktoreak ematen duenerrezitaldiari esker.
Garbi gelditzen dena telesailekin duenerlazioa da. Filmak berez, ‘The thick of it’ BBCk ekoitzitakotelesailean du oinarri. Erresuma Batuan azken urteotako telesailikarrakastatsuenetakoa izan da. Irletako umore zorrotza baliatuta,politikagintzari begirada gupidagabea egin dio. Ez zen sobera zaila,horretarako iturri agortezina zuten: Tony Blairren agintaldiarenazken urteek askorako eman zuten.
Armando Ianucci hasiberriak formulabera oihal handira eraman nahi izan du, baita emaitza ona lortu ere.Dena den, onerako zein txarrerako, ‘In the loop’-ek ezin du ezkutatutelebistan duela jatorria. Alde positiboan, filmak darabilensarkasmoa dago.
Alde negatiboan ordea, telebista izate horrekzamatzen du pelikulan dena behar bezala borobildu ahal izatea.Azkenerako, egitura oso sitcom-ekoa bihurtzen da, agertoki gutxibatzuekin eta pertsonaien sartu-aterekin.
Filmak hainbat izendapen jaso dituBAFTA sarietarako eta New Yorkeko kritikaren saria jaso du.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi ButaK 21 zine klubak antolatutako egitaraua osorik otamotz.eus-en