
Antigua Abesbatzak Lehiaketarenhamabigarren edizioa berrikuntzekin dator aurten. Lehiaketarenegitura aldatu dute antolatzaileek, hemendik aurrera urtekomodalitate bat landuko da lehiaketan. Aurten haurren abesbatzakizango dira protagonista, datorren urtean ahots bakarrekoak etahurrengoan mistoak.
Tailerrak
Ez da hau, lehiaketak aurten dakarrenaldaketa bakarra ordea. Lehiaketatik haratago, egun osora zabaldudute egitaraua. Hala, larunbat goizean bi tailer izango dira10:00etan hasita Zelai Arizti kultur etxean. Batetik Susa HerreraPontevedrako Unibertsitateko pedagogoa izango da gorputz espresioariburuzko tailer bat ematen. Jarraian Josu Elberdin konposatzailepaisaitarrak bere lanari buruz hitz egingo du 12:00etatik aurrera.
Konposatzailearen bisita aprobetxatuta,aurten Antiguako Abesbatza Lehiaketako konposatzaile figura sortudute. Pisu berezia izango du figura honek lehiaketan zehar, berepresentzia etenbgabea izango delako eta sariak banatzeak erearduratuko delako. Honekin, konposatzaileek egiten duten lanagoraipatu eta bultzatu nahi da.
Webgunea
Antigua Abesbatzak Lehiaketak ere badubere web orria . Hau da hamabigarren aldi honek dakarren besteberrikuntzetako bat. Lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak bildunahi izan dituzte gune honetan.
Lehiaketari 17:30ean emango zaiohasiera. Estatu mailako lau haurren abesbatzek hartu dute bertanparte: Madrilgo, Bartzelonako, Asturiaseko eta Oñatiko korubanak.