
Botiken erabilpena hobetzeko xedea duenprograma abian jartzeko hitzarmena sinatu dute Zumarragako Udalak etaGipuzkoako Botikarien Elkargoak Hitzarmenari esker botikakizendatuta eta norberaren beharretara egokituta jaso ahal izangodiren Goierriko laugarren herria izango da Zumarraga. Herriko laubotikatako arduradunek parte hartuko dute programan.
Printzipioz, zerbitzua mendekotasunaduten botika hartzaileei zuzendua da. Zumarragako gizarte zerbitzuenbitartez laguntza jasotzen duten mendekoak 95 dira herrian.
Zumarragako botikari bakoitzak bost-bat lagun atenditukoditu. Gizarte zerbitzuen laguntza jaso eta osasuna hobetzekoprograman sartu nahi duten pazienteek gizarte zerbitzuetan egin behardute eskaera, eta farmazia aukeratu. Elkargoak botikariei ikastaroakeman dizkie metodoa ezagutu dezaten. Hartzaileak farmaziara joanbeharko du, eta han botikariak fitxa bat zabalduko dio. Fitxanjasotako informazioaren arabera, botikak bilduko dituen edukiontziberezian, blisterrean, bi asterako medikamentuak prestatuko dizkiobotikariak pazienteari.
Egilea: Goierriko Hitza.