
LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuekgaur greba egiteko deia egin zieten arlo publikoko langileei.Espainiako Gobernuak funtzionarientzako iragarri dituen neurriberrien kontra protesta egin dute Zumarragan eta Urretxun.Udaletxeetan, hezkuntza sailean eta osasun arloan eragin du gaurkodeitutako grebak.
Hala, Urretxuko udaletxean zerbitzuminimoak baino ez dira egon egun osoan, kiroldegia irekita dago denaden ohiko ordutegian. Zumarragako udaletxean gaur normaltasun osozegin dute lan. Hezkuntza sailean greba egin dute Gaizuri ikastetxean,Joxe Mari Iparragirre institutuan, Helduen eskolan eta haur eskolapublikoan. Osasun arloan grebaren eragina txikiagoa izan da.
Datu orokorrak
Sindikatuek kaleratu dituzten datuorokorren arabera, EAEn Lehen Hezkuntzan grebaren jarraipena %75 da,Bigarren Hezkuntzan %60 eta haurreskolen partzuergoan %80.Sindikatuen arabera Goierrin datu hauek altuxeagoak dira.Administrazio publikoan %75ean kokatu dute grebaren jarraipena.Osakidetzak bere aldetik, %10 inguruan kokatu du osasungintzakolangileen aldetik grebak izan duten babesa.