
Bai Udalbiltzari Sareak berrehundikgora hautetsi bildu zituen larunbatean Urretxuko Labeaga aretoanegindako batzarrean. Denak bat etorri ziren Udabiltza instituziolegitimoa dela eta bere lana ezin dela kriminalizatu esaterakoan.Hala, Udalbiltzaren kontrako epaiketa salatu eta elkartasuna adierazidiete auzipetuei. Elkartasun hau, herriz herri zabaldu nahi dutegainera, eta ekainaren 11 eta 12an, babes taldeak aurkeztu etaelkarretaratzeak egingo dituzte herriz herri.
Bere garaianUdalbiltzak egiten zituen bileren bidetik, ikutu instituzionalekobatzarra izan zen larunbatekoa. Eskenatokian, ”Udalbiltza aske!”zioen pantaila bat eta Euskal Herriko herrialde historiko bakoitzarenarmarriak ikus zitezkeen. Hizlarien artean ere, sentsibilitateezberdinetako herri ordezkariak aritu ziren. Mahaian ziren besteakbeste, Joseba Garmendia, Xabier Iragorri, Amaia Iztueta, LanderEtxebarria eta Mikel Leunda.
Labeaga aretoan bildutakohautetsiek azaldu zutenez, sekula egin behar ez zen Udalbiltzarenkontrako epaiketan zigortu nahi dituzten 22 pertsonekiko elkartasunaadieraztearekin batera, Udalbiltza auzia salatzeko dinamika ahaliketa herri gehienetara eramateko konpromisoa ere hartu zuten Urretxukobatzarrean. Horretarako, herriz herri eta eskualdez eskualde, hainbatekimen egingo ditu Bai Udalbiltzari Sareak.
Ekimenak
- Babes taldeak. Udalbiltzaren tokian tokiko babes taldeak aurkeztuko dituzte ekainaren 11n.
- Elkarretaratzeak. Epaiketa salatu eta auzipetuei babesa adierazteko elkarretaratze isilak egingo dituzte udaletxeen aurrean, ekainaren 12an.
- Mozioak. Mozioak aurkeztuko dituzte udaletxeetan, Eusko Legebiltzarrak 2008an oinartutako proposamenean oinarrituta.
Ikusi bideoa:
Egilea: Arkaitz Apalategi (Goierriko Hitza)