
Zumarragako Arte Ederren udal eskolan zabaldu dute uztaileko ikastaroak egin nahi dituztenentzat izen-emate epea. Ekainaren 11ra arte izena emateko Zelai Arizti kultur etxeko egoitzara joan behar da, arratsaldeetan.
Matrikulak 15 euro b alio du, eta 12 urtetik beherakoekin eta hortik gorakoekin talde bana osatuko dute. Bi ordutegi egongo dira: 12 urte bitartekoentzat 11:30etik 13:30era eta 12 urtetik gorakoentzat 09:30etik 11:30era.
Ohiko marrazketa, akuarela eta pintaketa teknikak lantzeaz gain, oihal gaineko pintaketa eta egur gaineko pintaketa landuko dituzte. Berritasun gisa, aurten kristal gaineko pintaketa eta mosaikoak egiten ere jardungo dira.