
Realaren zaleak elkartzen dituenlagunarteen 11. Kongresua Urretxu eta Zumarragan ospatuko da aurten.Kongresua edo bilkura asteburu honetan gauzatuko da, ekainaren 11tik13ra, hain justu. Musti lagunartea da antolatzaile etabertako kideek diotenez, estatu guztiko 180 bat lagunek izena emandute jada. Gipuzkoarrak 80 bat lagun izango dira. Azpimarratu orotaraRealak, 108 lagunarte dituela gaur egun.
Kongresuareninguruan giroa pizte aldera Zelai Arizti kultur etxeko sarreranUrretxuko eta Zumarragako hainbat eta hainbat ikaslek egindakomarrazkiak jarri dituzte. Hilaren 8an, asteartea, Realeko gizonezkoeneta emakumezkoen lehenengo taldeetako jokalariak Zelai Ariztin izangodira sinadurak ematen. Egun horretan marrazki erakusketan parte hartuduten haurrei oroigarri bana ere emango diete.
Egitarauzabala prestatu dute Musti taldekoek. Nahiz eta momentuz zalantzakditzuzten egitaraua bere horretan mantendu ahal izango duten ala ez.Izan ere, Reala eta Celtaren arteko partida jokatzeko data zehatza ezbaitute jakitera eman oraingoz. Partida igandean (hilak 13) jokatzenbada plana bere horretan mantenduko dute; larunbatean jokatzen bada(hilak 12) kongresua hankaz gora geldituko da.
Realekolagunarteen 11. Kongresuan harrera ofiziala, kontzertuak, txalapartajotzeak, kalejirak, haur jolasak, bazkariak eta afariak izango dira,besteak beste. Hilaren 12an, larunbatean herri kirolak izango dira,eta gizon proba ere izango da. Realaren partida azkenean igandeanbada, parte-hartzaileak Realaren eta Celtaren arteko Ligako neurketaikustera joango dira Anoeta estadiora, eta han harrera berezia egingodiete, epaileak baimena ematen badie.
Argazkia: Musti taldea (utzita).