
Zumarragako udal gobernuak ez dioAntiguarekin plataformak proposatutakoari ofizialki erantzun,plataformako kideek jakitera eman dutenez. Goierriko Hitzan, MikelSerrano alkateari galdetu diote zuzenean eta ondokoa erantzun dio«Antiguarekin plataformak blokeo egoera baten aurrean gaudelaesan zuen eta blokeorik ez dago. Aurreko abenduan osoko bilkurakonartu zuen proiektua, administrazioak horrela funtzionatzen du, ezdago bi aldeen arteko gatazkarik». Finean, proiektua aurreradoa, alkateak 2007 urtetik Udalak horretarako dirua aurreztu dueladio eta proiektuaren aurrekontuan doitzea eskatu diolaVentura+Llimona estudioari. Proiektuaren aurrekontuan 2.800.000ingurukoa da, kopuru horri gehitu behar zaio museoan inbertitukodituzten 600.000 euroak. 1.309 metro koadro izango ditu AntiokoInterpretazio zentroak.
Argazkiaren egilea: Lenbur.