
Larunbatean triatloien artean klasikobat ospatu zen: Zarautzeko Triatloia. Kirolariek GetariatikZarautzera igeri egin behar izan zuten, bizikletaz 82 kilometrokoibilbide gogorra osatu eta bukatzeko 20 kilometro korrika. Triatloimunduko izen garrantzitsu asko hurbildu zen dirutan eskaintzen zirensari garrantzitsuak medio. 400 triatleta elkartu zituen probak, EnekoLlanosek irabazi zuen gizonezkoen mailan eta Cat Morrisonekemakumezkoenean.
Urola Asirauto Plazaola taldekoordezkaririk ere izan zen Zarautzen: Jon Azpiazu, Josetxo Mujika,Raul Montiel eta Arturo Mariscal.
Jon Azpiazuk proba 43. postuan amaitzealortu zuen. Josetxo Mujika gutxitik gehiagora egindako lasterketabatean 98. bukatzea lortu zuen probako garaipena eta EuskadikoTxapeldun titulua lortuz beteranoen 2. mailan. Raul Montiel 116.eneansailkatu zen eta Arturo Mariscalek proba 359. postuan amaitu zuen.Taldea 15. sailkatu zen taldekako sailkapenean.
“Tecnum” Sprint Triatloia
Beste alde batetik igandean V. “Tecnum”Sprint Triatloia ospatu zen Donostin, sprint distantziako GipuzkoakoTxapelketa. Triatletek 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan etaproba amaitzeko 5 kilometro korrika egin behar izan zituzten.Probaren garaileak Jon Unanue eta Maider Gaztañaga izan ziren 360partaideen artean.
Urola Asirauto Plazaolatik eretaldekide kopuru zabala hurbildu zen Donostiara. Emakumezkoen mailanGema Hernandez izan zen taldekide bakarra. Proba 12. postuan amaitzealortu zuen eta helmugan lehen gipuzkoarra izan zenez GipuzkoakoTxapeldun izendatu zuten triatloi sprintean.
Gizonezkoei dagokionez dozena erdi batlagunek osatu zuten proba. Jose Manuel Benitez izan zen taldekolehena helmugan 43. postuan eta podiumeko hirugarren koskara igotzealortu zuen, beteranoan lehenengo mailan proba eta Gipuzkoakotxapelketa irabazita. Josetxo Mugikak 59. postuarekin beteranoen 2.mailan Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu zuen. Gainontzekoeidagokienean Roberto Renilla 110., Jon Aramendi 167. Raimundo Diaz192. eta Joseba Garmendiak 211. postuak bete zituzten.
Datorren larunbatean triatletekLekeition dute hitzordua, zirkuituko beste klasiko bat ospatzendelako beti ere Garraitz Triatloi taldeak bikainki antolatzen duentriatloi sprinta.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola.