
Zilarrezko domina eskuratu zuen AinhoaSanz urretxuarrak egindako lan onaren ordainetan, 37 minutu eta 35segundotan 10.000 metroko lasterketa egin ostean. Izan dituen lesioenondorioz denboraldi irregularra izan da Sanzentzat amaitzear dagoena. Herenegun Basaurin lortutako garaipenak ordea, zapore gozoa utzi diokorrikalari urretxuarrari.
Txikienentzat ere amaitu da denboraldia
Eskola mailan ere amaitutzat eman daatletismo denboraldia. Aurten ere bada, maila honetannabarmentzekorik. Amaia Apaolazak esaterako, Euskadiko 3.000 metrokoTxapelketan urrezko domina eskuratu du infantil mailan.Nabarmentzekoak dira baita Urko Peñagarikanok 1.000 eta 2.000metrotan eta Jone Aranzetak 60 metroko Gipuzkoa mailakotxapelketan egindako postuak. Guztira dozena bat eskola ume aritudira atletismoan alebin eta infantil mailetan eta guztiek ere emaitzaonak lortu dituzte egindako lasterketetan.