Pasa den astean Gipuzkoako Foru Aldundiak ezezkoaeman zion Urretxuko Udalak Arau Subsidiarioen azken onarpena herrianbertan emateko egindako eskaerari. Erantzun horrek alderdienerreakzioak ekarri ditu atzetik. Hamaikabat eta EAJ alderdiek Udalakdaraman noraeza ikusi dute horrekin; Iñaki Zabala alkateakaldiz, ezezkoaren berri prentsaren bitartez jaso izana errespetufaltatzat jo du.
EAJren eta H1en arabera, bi alderdiekgertatuko zenaz ohartarazi zuten bere garaian, eta alkateak jakinarren, tematzen jarraitu nahi izan du. Hala, Udalak arauak onartunahi baditu arauen moldaketa txostena berriro abiarazi beharko duelaadierazi dute, beste atzerapen bat izango dela gaineratuz etaondorioetan legealdi osorako hirigintzan jarduera eza ekarriko duena.
Iñaki Zabala alkateak, bere aldetik, erantzunofizialik Udalak ez duela jaso eta aurretik prentsara bidali izanasalatu du. Erantzuna atzeratzen ari zela eta, gaiari buruz pasa denastean Markel Olano ahaldun nagusiarekin bilera zutela jakinarazi dualkateak, eta erabakia bileraren aurretik eta prentsaren bidez jakinizana sorpresa ikaragarria izan dela gaineratu du. Jakinarazpenofiziala jasotakoan egingo dute balorazioa.