
Harrapari faltagatik eta herrietanzabor moduan sortzen den eurentzako elikagai kopuru handiagatik, usokopuruaren ugaltzea arazo bihurtu da Urretxun. Ondorioak gutxitzekoasmoz urtean bi harrapaketa egingo dituzte Urretxun. Apirilean eginzuten lehena, eta abuztuan egingo dute bigarrena.
Usoenugaltzeak arazo asko sortzen ditu herrigunean eta eraikinetan. Izanere, usoen zirinak osagai azidoak ditu eta eraikinetako materialeikalteak eragiten dizkie. Udaletik gaineratu dutenez, herritarreidakarkien enbarazua ere kontuan hartzekoa da. Hori dela eta, usokopurua kontrolatzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute.
Bisaio
Urtean bi harrapaketa saio egingo dituzte; lehena joanden apirilaren 5ean gauzatu zuten, eta bigarrena abuztuan izango da.Hamabost egunetan gizen-gaia ematen zaie eta ondoren harrapatu egitendira. Sareen bidez harrapatzen dituzte usoak. Herriko gunedesberdinetan burutzen dute harrapaketa, besteak beste Lizeo aldean,Madaian, Pagoeta aldean… 56 uso harrapatu zituzten apirilean.Aurten, gainera, Areizaga eta Gernikako Arbola plazetako hainbateraikinetan arazoak sumatu dituzte. Usoei igarotzea eragozteko sareakjarriko dituzte eraikin horietan.