
Datorren uztailaren 18rako antolatu duNafarroara irteera Ostadar Mendi Taldeak. Erroko lepotik abiatuta,Measkoitz (1016 m), Lakarri(1046 m) eta Belokain (973 m) tontorretaratxangoa egingo dute, Mendiorotz herrira iritsi arte, Iruñatik10 km-ra. Bost ordu eta erdiko irteera izango da mendizaleguztientzat aproposa.
Irteera goizeko 7:00etan izango da,Zumarragako Parrokiatik abiatuta. Izena eman nahi duten mendizaleekhala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearen 943723385 telefonoan mezubat utziz, elkartearen egoitzara -Zumarragako Kultur Etxean-astearte, ostegun edo ostiraletan iluntzeko 8:00etatik 9:00etaraetorriz, baita Ostadar Mendi Taldearen webgunearen bitartez ere.
Pirinioetara irteera egingo du Goierrielkarteak
Bestalde,Urretxuko Goierri kirol elkarteko mendi sailak Pirinioetarairteera egingo du uztailaren amaieran. Hilaren 24an eta 25ean datxangoa, eta egun horietan Pelopin (2.007 m) eta Tendeñera(2.853 m) igoko dituzte, besteak beste. Ibilbidea Panticosan amaitukodute. Izena eman nahi duenak Goierri elkartearen egoitzan duhorretarako aukera.
Argazkia: Lakarriko gaina, Nafarroan.