
Inazio Barrio danbor eta atabal jole eta egilea gaur goizean hilda Urretxun, 92 urte zituela. Jaiotzez Irundarra bazen ere, 40.hamarkadatik Urretxun bizi izan zen. Kultur arloan pertsona ezagunazen Barrio, urte askoan zehar atabala joz edota danborrak eginezibili baitzien. Urretxuko txistulari taldeko sortzaileetariko bat ereizan zen. Urte guzti horietako lanaren aitortza ugari jasotakoa daBarrio. Hala, Euskadiko txistulari elkartearen zilarrezko domina(1995); Komertzio Ganberaren aitortza (1998) edota 25 urtez artisauazokan parte hartzeagatik Arrasateko Udalak eginiko aitortza (1999)dira horietako batzuk. 2006. urtean Urretxuko festetako pregoilarigisa ere jardun zuen, Udalak urte luzeetako kultur ibilbide oparoarenomenaldia egiteko baliatu zuena. Hilbeila bihar egingo zaioZumarragako tanatorioan, goizez eta arratsaldez, eta hiletaelizkizunak ere bihar egingo dizkiote, 19:00etan Urretxuko ToursekoSan Martin elizan.
Inazio Barriori buruzko artikuloak Otamotzen:
- Inazio Barrio, danborjoleen Stradivarius (Otamotz herri aldizkaria, 108. alea)
- Ignacio Barrio Modernitateari aurre eginez (Otamotz herri aldizkaria, 033. alea)
Argazkia: Inazio Barrio 1998an ateratako argazki batean.