
Urretxuko eta Zumarragako udalek loresariketa antolatu dute aurten ere, eta epaimahaikoak egunotan aridira leihoetan, balkoietan eta baserrien sarreretan jarritako loreaketa apaindurak ikuskatzen eta baloratzen.
Sariketakoordezkariak bihar arte ariko dira zeregin horretan, eta hilaren 16anemango dituzte saridunen izenak. Saritu bakoitzak 50 euro, diplomaeta oparia jasoko ditu. Hamasei herritarrek jasoko dute aitortzahori; kaleko balkoien eta leihoen artean hamar sari banatuko dituzte,eta baserri atari ederren artean sei.
Sariketa horrekinudalek bi herrietako kaleak dotore eta apainduta egon daitezenpizgarria eskaini nahi dute, eta horretan saiatzen direnak saritzendituzte.
Sariak uztailaren 16an
Sari banaketaekitaldia hilaren 16an, ostirala, egingo dute Urretxuko udaletxekoareto nagusian. Eguerdiko hamabietan hasiko da ekitaldia.
Argazkia: iazko irabazleak saria jaso zuten egunean.