
Geltokietako auzunean, Zumarraga etaUrretxu artean, jaietan murgilduta pasa dute asteburua. Auzotarrenartean bazkariak, afariak, musika kontzertua eta kalejirak eginondoren, atzo eman zitzaien amaiera auzo kutsuko jai hauei.
Atzo,jaien azkenengo egunean ere egun beteko egitaraua zuten prest auzoan.Urretxuko eta Zumarragako txistulariak 09:30ean abiatu ziren kaleanbarrena kalejiran, auzoa esnatzera. Meza eguerdiko 12:00etan ospatuzen Lourdesko Amaren elizan, auzoko hildakoen oroimenez. Eguerdialdera hamaiketakoa zerbitzatu zuten Apain jatetxearen aurrekoplazan. Eta jarraian bazkari herrikoian elkartuko ziren auzotarrak,Geltokietako plazan.
Auzoko jaien bereizgarriikusgarrienetakoa den asto karrera arratsaldean egin zuten, ohi bainolehenago. Hamabi tabernari, edo haiek izendatutakoak, ibiliko zirenasto gainean, nor helmugara lehenago iritsi. Idi proba erakustaldiaizan zen ondotik, Igeldo, Biok Harategia, Salegi eta Balentiñarenuztarriekin.
Festei bukaera musikarekin emango zietenBentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoek.