
Zumarragako Arte Eder Eskolak betidanik antolatu izan ditu uztail partean tailer bereziak. Ikasturtean zehar landu ezin dituzten teknikak lantzeko baliatzen dute, Dorleta Ugarteburu irakasleak argitu duenez. Aurten 52 lagun ari dira ikastaroetan.
Goizeko 09:30etik 11:30era hamabi urtetik gorakoen eskola ematen dute. 34 lagun ari dira oihal gaineko pintura, kristal gaineko pintura eta egurrekoa lantzen. Mosaikoak egiten ari dira, baita pintura lanak ere. Mosaikoarekin lanean bost lagun ari dira eta «kristal gaineko margolaritzan artelan eder-ederrak egiten ari direnak ere badira».
Irailean erakusketa
11:30etik 13:30era hamabi urtetik beherakoak joaten dira Arte Eder eskolara. Aurten hamazazpi haurrek eman dute izena. Irailean egingo duten erakusketan uztaileko ikastaroan egindako lanak aurkeztuko dituzte.